Opor maittiak
Hamaika hilebete oporren zain. Hainbeste desiatako oporrak hamen daukaraz, muturren aurrian! Ez dot ikusten momentua esnatu eta zer lan egin behar doten pentsa biharrik ez eukitxeko! “Gaur zer tokaten da? Sukalerrian saioa, Biba Zuek, Akelarre…?”. Ez, ez dot holako buruko minik eukiko hilebete guztijan! Sinistu be ez dot eitxen!
Hori bai, oporretan jun aurretik beste buruko min bat. !Eta aurten nora? Ene! Dana dago hain karu! Zelan geratuko gara opor barik ba?!. Holan pentsaten dogu on, kanpora ez bagoiaz, ez dirazela oporrak! Zer pentsa emon nau horrek…
Txikitxako udak gogoratu doraz orduan… Ez genduan bihar beste ezer, Lekitxo, Salvaje hondarra, familija eta lagunak. Harek bai zirina oporrak! Herrian bertan, familia guztia alkarregaz, kaxetak, sonbrillak, sillak, mahaiak, tuperrak, amen patata tortilla, okeliagaz eta piper berdiakin edo makarroiak tomatiagaz eta txorixuagaz… Harek bai udak! Harek bai oporrak!
Ez dogu gaur egun daukaguna benetan apreziaten. Gure inguruan daukaguzen pasai, txoko, plan, lekuak baloraten. Lekitton berton, kostan bizi izanda, daukaguzen hondartzak, txiringituak, inguruko mendiak irteerak eitxeko, famili planak, jaija, relajateko toki lasaijak… Zer da ba udia (oporrak daukaguzenontzako)? Eguraldi ona (batzutan ez hain ona, hori be bada Euskal Herrien berezitasun eder bat), rollo ona, festa girua, aire zabaleko planak, jana, edana, leku barriak ezagutu, ondo pasa eta gozatzia! Eta hori edonun ahal da ein, Lekitton, Araman, Bernan, Tailandian, Botogotan, Nueva Yorken, San Petersburgon, Nairobin edota Seulen!
Ni mundu guztian zehar ibili naiz, Miamin, Washingtonen, Hawaien, Tokyon… Munduko beste aldian! Eta konturatu naiz Euskal Herriko toki gehijenak ez dorazela ezagutzen! Daukaguzen toki ederrak, zoragarriak, etxetik gertu ezagutu ez eta milaka kilometrotara dagozenak bai… Zelan ixan leike? Ba konturatu barik, kanpokua askotan gehiago dalakuan juten garilako, eta bertan zagozela konturatzen zara, zoragarriak lekuak mundu guztian dagozela, bai han eta bai hamen!
Argi dago, oporrak disfrutateko, ez dagola “kontxintxinara” juan biharrik! Bihar dan bakarra da gozatzeko gogua, gustora gaozen leku bat aurkitzia, gustoko planak egitia eta garrantzitsuena, konpainia ona! Eta batzutan konpainia hori izateko, norberen buruagaz nahiku izaten da, holan ez dago eztabaidarik eta! Ondo pasa oporrak!