Lehenengo aldijak
Urtarrilaren 20a gaur. Neure lehenengo aldija da zutabe bat idazten dotena. Pozik nago, HITZA egunkarirako dalako eta pozik aspaldi ez naizelako bihar dan moduan idazten jesarri. Berba ein bai, asko, baina idatzi gitxi, aspaldijan oso gitxi. HITZAn nere lehen zutabia idaztia ganera, berezija da nitzako, nire lehenengo lana prentsan be berton izan zalako, berton ikasi neban prentsa idatzija maitxatzen. Oroitzapen ederrak daukaraz garai hartakuak.
Urtarrilaren 20a gaur, eta ez da nire lehenengo aldi bakarra gaurko egunian. On dala 12 urte neure bixiko esperientzirik ederrena, zoragarrijena eta gogorrena bizi izan nebalako. Milagro bat, magia… Nire bizitza guztiz aldatu eta hankaz gora ipini eban momentua… Ama egin nintzan eguna. Neure seme Manex, esku artian izan neban lehengo aldija. Momentu oso gogorra, baina aldi berian sekulako zorijontsuena.
Gogorra izan zan bai Manex neure barrutik atera bihar izan neban une hori. Inork ez gaitxu emakumiok momentu horretarako bihar dan moduan preparaten, izan be, ez dakigulako zelakua izango dan be. Sufridu neban, beste emakume askoren moduan… Ordu asko, asko eta asko eta min asko, asko eta asko… Urtarrilaren 18an ospitxaleratu eta urtarrilaren 20an jaio zan umia. Donostiako San Sebastian eguneko tanborrakin batera heldu zan gure txikina! Lekitton esaten dan lez, ume ederra! 4 kilo eta erdikua! Ume sanua: horixe garrantzitsuena. Eta ni erditxik bi eindda, baina pozik, oso pozik, neure barruan sortutako milagro hori esku artian neukalako.
«Politta zer da berau ba! Zelan ahal da maitte hainbeste ezagutu barri doten pertsona txiki hau?». Horixe galdetzen neutsan neure buruari. Orduan jakin neban zer zan maitxasunez benetan zoratzia! Bardin jaten dana, Manex neuaz euan eta ondo euan, ez neban besterik bihar. Eta halan jarraitzen dogu 12 urte beranduago, alkarregaz, beti batera, beti bat eindda eta maittasunez zoratzen.
Urtero 00.00ak jotzen dabenian, gaurko egunez, telebista aurrian egoten gara Manex eta bijok San Sebastian eguneko lehenengo tanbor hotsak entzuten, bera mundura etorri zan momentu hori gogoratzen eta ospatzen. Uliak puntan, irrifarra ahuan eta malkuak begijetan. Eta ondinoko galdetzen dotsat neure buruari… «Zenbat maitte leike hainbeste?» Zorijonekua ni eta ZORIJONAK ZURI MANEX! Maitxe maitxe!