Julen Erezuma: 'Olentzeroren gogoeta'
Iratik… patinetea… Jonek… Kamioi telegidatue… Itziarrek… abrigu barri bat… Ganean dagoz ja. Ohartzerako, 2016. urteari agur esan eta 2017an murgilduta egongo gara. Danak euren urte barriko promesakaz eta iragandako urte zaharretako bizio eta ohitura txarreri agur esan gurean.
Gabonetan pentsetan dogunean, seguru nau, gehienok pelikuletako Gabon eztanpa horregaz akordetan garela. Nun, dana dauen edurtute. Zuri-zuri. Ameriketako filmetan horren ohiko diren txalet familibakar horretako aurreko jardintxuen, disdiratxu luziduten daben arbola zoragarri bat agertzen dan eztanpa horretako bat. Akaso, goitik behera edurre mara-mara jausten. Eta etxe barruen… Etxe barruen familia oso bat, zoriontsu. Nun aita beheko-suen aurrien egunkarixe irakurten egongo dan, eta ama sukaldien bazkarixe preparetan. Nun seme eta alaba txikixek Aita Noelek ekarritako oparixekaz jolas egiten daben egongelan, giro zoragarrixen…
Esan moduen, apostu eingo neuke, jente askori galde egin ezkero, hori izango zala euren gabonan deskripziñoa.
Abenduek 7 dekoz ondiño, eta nire bordatxotik idazten nabil gogoeta hau. Negue aurten berandu etorri da. Bueno… hotza esan nahi neban.
Aurten be gogor ein dot lan urte osoan. Nire erropak, majo baltzitu dire. Nire eskuek aspaldi laztute dauzen arren, aurten be lanaren eragiñe islatzen dabe. Eta hemen nau… hainbeste eta hainbeste jentek idatzi dauztazan gutunek irakurtzen. Hainbeste eta hainbeste umeren gureak eta nahiak apuntetan. Gero, seguru baten bat ahaztuko jatela, edo opariren bat nahastute beste nunbait itziko dodala… baña iñok ez dozt nire urteroko jentie zoriontsu ikusteko ahalegiñe eragotziko.
Egixe esan ez dakit zegaitzik eiten dodan hau. Esan dodalez, Gabonetako eztanpa bat deskribitzerako orduen edo imagiñetako orduen iñor ez bada nitaz akordetan. Ze izen dekodan nik be ez dakidanien. Olentzero? jajaja! Grazia eiten dozt ipiñi doztazuen ezizen honek. Onentzat (formalentzat)+ aroa(garaia)-ren baturatik datorren ezizen honek. Eta baldar, mozkorti, tontolapiko moduan jartzen naben abesti horretaz hobeto ez badogun berbarik eiten.
Baña, bueno, nahiz eta urtean behin izen bakarrik eta ume txikixen oroimenien bakarrik egon gabonetako eztanpa deskribitzeko eskatzen danien, nire urteroko lan horretan jarraituko dot. Nire meta eta nire ikatz… negu gogorra biguntzeko asmotan.
Bueno… neurera jarraituko dot, baña aurrerantzean, Gabonen irudikapen bat eiten dozuenien, mendian ikatzkin lanean gogor aritu dan honetaz akordetie eskertuko neukizue. Eta abestixegaitik,jejeje… ez arduretu! Egixe esan, grazixe eiten dost. Norbere buruetaz barre eiten be jakin biher da tarteka.
Ia, nun nengon? Ah bai… Jonek… Kamioi telegidatue… Itziarrek… abrigu barri bat… Edurnek sekadore barri bat…