Julen Erezuma: 545 gaba
Ondiño gogoan dekot 2014ko abenduaren 15a. Astelehena zan. Merkatu egune. 1937ko apirilaren 26 ha moduen. Baña oingoan, zerutik bonbak jauzi biherrien, polizixek agertu ziren izkiñetatik, eta eroan ein zintzuen. Baña zuk nik baño hobeto gogoratuko dozu fijo.
Gogoan dekot, bi aste ariñau, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreko baten abestu nebala. Ordureko «busca y capturan» zengozan, eta Jone Aske jartzen eben pegatiñe batzuk eroan nebazan, nik eta nire kantulagunek oholtzatik egoerie zalatzeko asmoz. Bota ez neban animozko azken agur bat be, prest neukola gogoan dekot.
Ordutik urte ta erdi joan da. Batzuri ti-ta baten paseuko jaken, baña guri ez jaku horren ti-ta paseu! Seguru zuri be ez jatzule horren arin paseu. Ezta zure aitxeri eta zure amari, edo zure ahiztieri. Edo zure hurbillenekoeri.
Ez dodaz imagiñeu gure zure zeldan zelakoak izen diren egunok. Ze luze eitzen diren holako leku baltz baten gabak. Burutik paseu jatzuzan geuzek. Zenbat geuze oroituko zenduzan… Zenbat momentu… Zenbat aitan kontakizun (seguru nau, bat baño gehixau, bere kartzela sasoikoak eta orduen, iñoz baño hurbillekoau eta ulerkorrau ein izango jatzuzenak)… Zenbat aman jateko usaindu (ze irudimena, usainek ekarteko kapaza da)… Zenbat diskusiño zure ahiztiegaz…
Ez zaitzut apenas ezagutzen, baña zugandik beti euki dodan irudixe oso argi dekot. Eta ez da ezer aldatu urte ta erdi honetan. Neska polit, baña sendo ha… barrutik goxoa baña bakarrik zeuriekaz eta zeure berezixekaz… brillozko irribarre horregaz…
Zapatuen ezin izen neban zure harrerara joan lan kontuegaitzik, baña Internetez momentu orotan egon nintzen zure urteerien eta etorrerien barri jasoten. Hurbillekotasun hori euki ez arren, neukpe besarkada goxo bat eta bi mosu emoteko gogoa neukon. Eta miñ emotezten han egon eziñe. Baña egon eziñen miñe eta damue desagertu eiten ziren zure irribarrie ikusterakoan. Ja aske! Lehen aipatu dodan brillozko eta magiazko irribarre horregaz, horren estimuen dekodan Txiplas, Itziar eta Maddin ondoan ja. Zuriekaz. Geugaz.
Atzien geratu da zelda illun ha. Zelda umel ha. Lo ein eziñiko gabak. Han botatako negar malkoak… Paseu da ametsgaiztoa. Bukatu da. Ezin zintzuen eroan biher, baña ja bueltan zauz. Ta han, bakarrik geratu dire joandako egunen marrak.
Ondo etorri, Jone!