Itxaropenerako zirrikitu bat
Beste askotan ez moduen, hasikeratik oso argi neukon geur zertaz idatzi gura neban. Akaso ez da «politikoki oso zuzena» izengo baña, seguruenik, ondiño murgildute nagoen olatuaren aparraren efektuek errebeldia horretara bultzatzen nabe. Ez dot iñolako apologiarik egin gura, sentimendu eta pentsakera bat adierazi baño.
Askok eta askok jakingo dozuen moduen, Bizkaiko Metalgintza, Bizkaiko sektorerik garrantzitsuena, zeinetatik 55.000 familia bizi diren, Hitzarmena barrizteko negoziaketetan murgildute dau. Eta Patronalaren jarrera oldarkor eta lotsabakoak, langileria grebara bultzatu deu. Bultzatu gaitu. Bai, neu be metalgintzako langile nazelako.
Ez nintzen oso baikorra maiatzean 5 greba egun deitu ebezenean. Lankideak, herria, kalera atarateko kapaz izango gintzezan zalantza asko neukon. Baña maiatzaren 23an, lehenengo greba eguneko deialdixe borobille izen zan…%85eko jarraipenagaz sindikatuen irakurketen arabera(Sindikatoen gehiengoak deituriko greba bat da) eta %26 patronalaren arabera. Bilbon be 15.000 lagun batu giñen manifestaziño jendetsu haretan.
Holan da be, ez zan nahikoa izan patronalarentzat eta ekainak 6 eta 7an grebara urtetera behartu gintuen barriro, negoziaketan ezer barririk eskaitzen ez ebelako. Eta barriro be Bizkiko metaleko langilerian %75-80ak greba egin gendun. Baña hau be ez zan nahikoa izan patronalarentzat, zeinek %21ean jartzen eban jarraipena, eta negoziaketan aurrera egin beharrean , 6 hillebete lehenagoko eskaintza hobetu ez, eta bajatu egin eban.
Eta Bizkaiko Metalgintza aldarrikatzera behartu gintuen. Mahaian kolpe bat jo eta, HAU EZ DOGU ONARTUKO! esatera. Ze nire ustez joan zan asteko ostegun eta ostiralean bizi izandakoa hori izan zan. Aldarrikapen bat. GIzartea, langileria, berenagaitzik¡k borrokatzeko prest dagoela esan eta gutaz barre egin dagien nekatute gagozala esateko modu bat dala iruditu jatan. Konparaketarako lizentzia hartuta, dejaVu bat iruditu jatan. “Su etenaren” aurreko sasoietara eroan niñuen dejaVu bat. Langileria kasko gorrixen kontrako batalla batean murgilduta. Errepidiek moztute eta suten! Ertzaintza beren pelotazo eskopetak hustuz manifestarien kontra. Jendea porrazoek eragindako zaurien ondorioz burutik odoletan, kontenedoreak manifaren joanean bideetan gurutzatuta eta sutan…
Baña hau ez zan “kale borroka”. Hau, mozal legie martxan jarri zanetik ixiltzera behartu daben gizarte hau, beti horren apatiko eta konformista iruditu jaten, beti “miculismo” baten murgildute egon dan jentie, hau da, beren eperdia ondo dauen artien, bestien egoeran pentsetan ez daben gizabanakoz beteriko gizarte hau… beren eta beren ingurukoen egoerak hobetzeko burrukan, kalera atara zan. Eta horrek itxaropen apur bat badagoela siñestera naroa. Akaso ondiño olatu horren aparraren ondorio izengo da. Baña jentie horren bero ikustiek animatu egin niñuen. Ze hau ez da bakarrik metalgintzako burruka bat. Gaur metalgintza da, gero zerbitsuak izengo dire, gero osasuna…
Horregaitzik, zutabe hau baliatu gura dot deialdi bat egiteko. Askotan ez gara mobiduten, geu ondo gagozelako eta ez gaituelako eragiten, baña ez jaku ezer kostetan, aukerie euki ezkero, ondokoari babesa emon eta laguntziek. Hurrungoan akaso geuk beharko dogu laguntza eta babesa. Danok batera edozer lortu geinke! Batu Grebara!