Inposatu nahi dozkuen Gerniken aurrien gaztiok zeresana dekogu!
Ilune da datorzkun etorkizune. Emantzipazinoa amets urrun bat da gaztiontzat; gure biherrak prekarixoak, aldi baterakoak edo kontratubakoak dire; eta gainera idea faxista eta matxistak orokortzen hasi die gure inguruen. Gernikeko gaztiok arduratute gauz.
Gure eskualdien tendentzi horreri danari aurre eitteko proposamenik ez, eta gainera, Guggenheim bat eraiki gure dabe. Zer dakar horrek? Turistifikazino prozesu bat: etxebizitza turistikoan orokortzie, aldi baterako lan prekarioan sorrerie, ekosisteman galerie, azpiegitura handixen eraikitzie, kultura eta arte eredu baten gailentzie… Guretzat gaztion pobretzien eta bizi baldintzan okertzien sakontzen daben hautu bat be bada Guggenheim Urdaibai proiektue.
Egoera horregaz lotute, salagarrixek iruditzen jakuz udalan eta bestelako instituzinoan isiltasune, utzikerixe edo konplizidadie. Gaztion eta eskualdeko langilion bizi baldintzakaz negozixoa ein gure daben horreri atiek idi dotsazuez. Gure eta gure ekosisteman bizkarretara aberastuko diren horren aldie aukeratu(ko) daben alderdixeri argi dinotsuegu: aurrien eukiko gaittuzue. Zuen interesatatik kanpo antolatuko gara guriek defendatzeko. Borrokarako eta antolakuntzarako eskubide eta baldintzak defendatzen eta eraikitzen segiduko dogu.
Azken asanbladatan hausnartzen eta eztabaidatzen ibili gara gure etorkizunetaz arduratute gauzelako. Bizi dogun egoerieri ta horren erantzuliek dienari aurre eingotson bide bakarra indder bateratu bat dala argi dekogu, gaztiok politika instituzionaletik modu independientien antolatute eraikiko doguna. Arazoak ez badoguz borrokatzen txarrera doazelako. Horregaitxik, Gernikeko Egurre Gazte Asanbladatik apirilen 12xen egun osoko egitaraue antolatu dogu: Inposatu nahi dozkuen Gerniken aurrien, gaztiok kaliek hartu!.
Hurbildu apirilen 12xen antolatu dogun egitaraura!