Gure platera, gure aukera
Alex Zubia- Iritzi zutabea
“Gure ustezko askatasunaren gizarte honetan ematen du askatasun pertsonala erabatekoa dela. Espejismo horretan bizi gara. Hamar enpresen artean mundu mailako jatekoen merkatua kontrolatzen dute”Autoa badagu, bai, gehien gustatzen zaigun modeloa. Eta gure inguruan ikusten diren auto markak berez dozena erdira ez dira helduko. Horiek erabakitzen dute zer gidatu dezakegun. Gure mugikorrak beste dozena erdi markakoak dira eta telefonia enpresak dozena erdi baino gutxiago. Zer esan gure arropak, gure argi indar hornitzaileak (eskerrik asko hor izanagatik Goiener!), gasolina hornitzaileak… Eta gure platera. Librea al da gure platera? Jakina, supermarket batera joan eta milaka kolore, forma eta marka aurkitzen ditugu. Eta NIK nahi dudana aukeratzen dut, palma oliorik gabea, noski. Baina supermarket horietan ikusten dugun aniztasun guzti hori espejismo bat besterik ez da. Hamar enpresen artean mundu mailako jatekoen merkatua kontrolatzen dute. Hamar enpresa eta milaka marka. Euskal Herrian ere, Busturialdean eta Lea-Artibain ere. Egin kontu, Nestle enpresak, berak bakarrik, 1.600 marka baino gehiago ditu. Munduko bi enpresa munduko garagardo marka gehienen jabeak dira, baita guk edaten ditugun horietariko batzuk ere. Baina erraldoien atzaparrak hain handiak dira, zirrikituak ere badituela. Horietariko bat Busturialdeko eta Lea-Artibaiko eskola banatan lantzen ari diren proiektua da. Gure platera, Gure aukera. Benetan geuk aukeratu behar dugulako.