Gorka Etxebarrieta: 'Zutaz harro'
Doinua: Habanera (Xabier Lete) Berrogei urte joan dira elkar ezautu ginela ibilaldi luze honetan izan ditugu gureak patioko garai hartan zu zinen lehen aukera nerabe bilakatu ta gogor jo nindun gripeak. Heldutasunarekin bat berriz piztu da gosea hileroko idatzi hauek ekarten didate asea ez dela gauza berbera maitatu edo lantzea HITZAn idazteko aukerak zabaldu dit niri atea. Gaiari heltzeko unea benetan da berezia lehen da azken puntuek markatzen dute grazia bitartean azaltzen dena izan behar du josia hortako beharrezkoa da hiztegi anitz ta bizia. Nahi dena lortu ezean sortzen da aharrausia gorena jotzerakoan eratzen dut poesia horrekin kitatzen dut nik zurekin nun zor guztia ama – hizkuntza erabiltzean egiten da justizia. Kartzelako lan honekin iristen da amaiera jarri didazuen gaiari eman diot bertso tankera Markinan bizi izan nuen euskaldunen atmosfera herri horrek duen klima ez da besten egoera. Saiatu gaitezen behingoz gure hizkuntza hedatzera egunero erabiliaz ematen da aditzera ongi edo txarto bada ere ekin hitzetik hortzera ausardia da benetan bizi mantentzeko era.