Egunotan ezagutu da hurrengo ikasturtean gure herriko gazteek erabili ahal izango dituzten eskolarako bide ezberdinak. Garai batean arrunta zena, arraro bihurtu dugu gaur egungo gurasoek. Beste alor batzuetan egin izan dugun bezala, natura jipoitu dugularik. Eta natura berreskuratzaileek egiten dutenean oinarrituz, gure bihotzetako piztien mugimendu naturalak aztertu, haien habitat ezberdinak identifikatu, bidean aurkitu ditzaketen arriskuei zein guk geuk jarritako oztopoei erreparatu eta aktibo askoren partaidetza izan duen elkarlanaz Gernikako Eskola Bidea estreinatu da. Behingoz, gizakia, hainbat adreilu eta errepide artean gailendu delarik.
Da lortutako marka, hurrengo urteetan apurtu behar izango diren beste hezi eta mito ezberdinen abiapuntua bilakatuko da.
Izan ere, gu konturatu baino lehen, eskola bidetik umeek erabiltzen dituzten kirol gunetako bideetara saltoa emango da. Eta horren zirriborroa konformatu bezain pronto, umeek ezagutu behar dituzten eskualdeko toki liluragarrietarainoko bideak marrazteari ekingo zaio.
Proiektuak osotasun maila bat lortu dezan, Urdaibain barrena ume batek bere kabuz arakatu dezakeen sare ekologiko guztia aztertua, sailkatua, berreskuratua eta bidamoduz trazatzeko beharra dagoela agerian jarriko delako. Eta aipatutako lan eskergarekin lortutakoa, etorkizunean agertu daitezkeen dolar zaleek eduki ditzaketen nahi suntsitzaileei tope egiteko, txikiek hainbeste maite dituzten Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek sortutako Ama lurrari, babesteko zin egin beharko zaio.
Gernikako Eskola Bidea estreinatu da. Azken urtean konpromiso osoz lanean aritu den boluntario taldeak, bideak zabaltzeaz gain, gure txikien adimena garatzeko balio izango duen proiektua gauzatu duela pentsatzen dut. Zorionak!”
Esandakoa borobiltzeko, azken urtean zehar konpromiso osoz lanean aritu den bolondres talde honek, bide berriak zabaltzeaz gain, gure txikien adimena garatzeko balio izango duen proiektua gauzatu duela pentsatzen dut. Ulerkuntza, begiratzen duen inteligentziaren araberakoa delako. Eta inteligentzia hazteko, esperientzia berriak izatea ezinbesteko gaia da. Eskola bide proiektuak, gure piztiek aske bizitzeko duten gosea aseko duelakoan nago.
Zorionak, eskerrik asko, eta lehenbailehen ekin!