Gernika eta solidaritatea
Julen Erezuma- Gernika-Lumo
Azken hilabeteotan Gernike nazio eta mundu mailan ahoz aho ibili da. Aberri eguna izen zan lehenengo, bonbardaketien 80. urteurrena gero, eta errefuxiatueri ongi etorrixe azkena. Bueno, azkena joan dan igande honetan izen da, Gu be zuek gara ekitaldixegaz. Gernike olatu hori solidario batek inbadidu eban domekan. Hilabetiek ziren sare sozial askotan, jentiek bere ekarpenak eiten ebazala kamiseta hori fosforitoa jantzite eukalarik, eta joan zan igandean, ekitaldi ofiziala gertatu zan. Maratoi solidarioak ez eban kale egin eta eguraldixe be lagun geunkala, uliek be puntan jartzeko moduko egune igaro gendun.
Egun horretan ez egoan hizkuntzarik, ez adiñik. Ez egoan azal kolore edo nazionalitaterik. Danok giñen eurek! Jentiek pozik ein eban ibilbidie. Pozik parte hartu tonbolan. Edo bertsolarixek entzun. Edo musika eskola. Edo kontzertu eta erromerixe. Irribarrie bilakatu zan solidaridadien egun horretan gehien banatu zana.
Baña niri barne gatazka bat sortu jat kontu honegaz. Emoten deu, ekintzak antolatu behar direla solidaridade hori lortzeko. Berez ez dala askorengandik urtetan. Eta azkenean, solidaridadea, konpetiziño bilakatzen dala. Gehiago emoten dabena solidarioago balitz legez. Eta hori, oro har, ikusi dot.
Ez noa izenik esaten, egin dabenek ondo dakielako nor diren, baña, ez banago oso oker, atletismo taldeak umeen minbizixen kontrako zeozer antolatu gura eban eta horretan jarri ziren lanean. 800 kamiseta helburu moduen jarrite, La cuadri del hospi-gaz alkartu eta 800 kamiseta horrek ixe 8.300 kamiseta bilakatu ziren, eta ez dakit lortu zan baña 30.000 euro lortzea jarri eben helburulez proiektu honetan.
Eta holan hasi ziren danon ekarpen eta laguntza/donaziñoak jasoten. Hasikeran, dana zan solidaridade. Dana borondate solidario hutsek mobidu ebazan jentien opari eta laguntzak. Ekitaldi honen sortzailiek onartute, ez eben honenbesteko lorpenik espero ezta heuren amets onenetan. Opari uholdie, Gernikaldeko ikastola, ikastetxe, eskolen laguntza osoa, Arteaga eta Muxikekoa barne. Harategi, Okindegi, Gernika Rugby, Aixerrotape, Salkibaloi taldie, eta abar luze baten laguntza eskertueziñe…
Baña hori apurka-apurka konpetiziño eta interes motibo bilakatzen joan zan. Antolakuntzakoek, horrenbestekoa zan donaziño uholdie, zein apurka-apurka sare sozialetan jartzen ebezan donaziñoak, danak batera ez zirelako Gernika kuadroan tamainuko argazki baten be sartuko eta hor heldu ziren lehenengo interes erakustaldixek. Zergatik denda horrena bai eta gurea ez… Guk lehenago emon gendun eta gurea ez da azaldu ondiño… Ikastolei be, eta ikastola diñotenien ikastetxe eta eskolak be barne sartzen dodaz, euren belarri tirekadie emon gura dautsiet, eskeinitako laguntza ikeragarrixe eskertuz baña alkarren arteko konpetiziño puntu hori ulertu eziñik. Emoten eban ia zeinek bideo politagoa egin, zeinek kamiseta hori gehiago azaldu jardun direla. Nire galderie…zerba ez dozue danon artien argazki erraldoi bat atara? Edo bideo bat danon artien ein?
Eta azken belarri tirekadie, eta indartsuena, udalantzako doa. Ez dakit zenbateraño lagundu daben udalak, baña parkaeziñe iruditzen jat ibilbidie trafikoari zabalik egotean hori. Ordu ta erdiko gauza izen zan kontu batentzat, horren gatza da alternatibak bilatu eta trafikoari pasoa zarratzie?
Solidaridadie ez da neurtzen. Sentidu eta emon eiten da. Horregaitzik, Gernike domekan hori bihurtu zenduen danon aurrean erreberentzia bat egin eta makurtu eiten naz. Ole zuek! Bixotzez… ESKERRIK ASKO!