Gauza berriak ikasteko aukera
Eskertzekoa da, gaur egungo gazteei historikoki, komunikazio bide izan den tresnarik garrantzitsuena azaltzea.
Are gehiago, gure lurraldekoak badira eta gure hizkuntza maitean idatzia bada. Horregatik, asko eskertzen dut Hitzaren bisita gure zentrora. Horrela, mugikorretatik zein ordengailutik eskaintzen dituzten komunikazio era guztien berri eman ziguten.
Horrez gain, ariketa interaktiboak egin genituen, non gauza berriak ikasteko aukera izan genuen. Adibidez, testu motak identifikatzen ikasi genuen: kronikak, albisteak… Izan ere, nire etorkizuneko nahietariko bat kazetari izatea baita.
Hala ere, zer edo zer hobetzekotan, iragarkien erabilera astuna da. Hitza garrantzitsua bada ere, gustukoago izango nuke kazetaritzako buruz gehiago hitz egingo balute, orokorrago. Anekdotak, prozesua, bizimodua eta historia.
Dena dela, prest egongo nintzateke berriz hurrengo urteetan entzuteko. Erabilgarria ikusten baitut erabilera gutxiko tresnak entzunak izatea, gogoratzeko badaudela informazioa jasotzeko metodo gehiago.