Ezin aipamenik eiñ barik itzi
Ezin neban gaurko zutabea igaro dan apirilak 26ari aipamenik eiñ barik joaten itzi. Gernikarrontzat horren data seiñalatue. Ezin esan barik itzi oiñ dala 84 urte bonbardeatu gintuztela ez dogula ahazten. Ezin aipatu barik itzi Gerniken, oiñ dala 84 urte moduen, apirilak 26 zan astelehen honetan, arratsaldeko 15:30ean barriro sirenak eta kanpaiek entzun zirela. Ezin aipatu barik itzi 100 bat euskal gozogilek, horren momento garratzeri gozo zapore apur bat jarri guran edo, ein eben Picasoren kuadroaren tamañu errealeko txokolatezko replika hori. Ezin aipamenik eiñ barik itzi Jon Rementeria musikagileak egun horretarako konposatutako abesti politeri. Ezin aipamenik eiñ barik itzi ondiño estatu españolak parkamena eskatzie itxaroten jarraitzen dogula. Eta ezin aipamenik eiñ barik-ekaz jarraitu ahalko neuke luze, baña «memoria gara» bategaz zarratuko dot ildo hau, gure amak «y punto en boca» edo «amen» bategaz zarratzen ebalez.
Parkatuko nozue, baña barriro jo gura dot bizi dogun egoera honetara. Barriro jardun gura dot pandemia egoera honetan agintarixek eiten dabizen kudeaketari buruz, nun euren bizixe edo pentsamoldie defendatzen dabenak errebeldiek dire. Deitu gaztiek, zeintzuk euren gaztaroa defendatzearren kriminalizatzen direnak, danan errudunek…Tabernarixek, eurenganako «zigortze tratu» bat ikusi eta epaitegien bitartez mugak apur bat zabaltzie lortu dabenak, kutsatze foko guztixen erruduntzat jotzen direnak…
Parkatuko nozue, baña ezin dot injustizia honegaz gehixau. Ezin dot kapitalismoa eta ekonomia osasune baño gehixau babesten dabezan kudeaketa honegaz. Aurreko zutabe baten be salatu neban zelan interesen arabera zarratzen ebezan lurralde batzuk data señalatu batzutan eta zabaldu beste batzutan, edo kutsaketen eta LABIkoen erabakixek egun bat ariñau hartu lurralde edo herri bat ez zarratzeko data señalatu horretan. Ez dot ulertzen, egoera honetan, mediku-erizaintzarako deialdi gitxiau egotie ertzaintzarako eiten direnak baño. Ez dot ulertzen herritarrak diru sarrera gitxien dekiezenien argixek igoera maximo historikoak eukitie eta ez hartzie neurririk horren ganien. Ez dot ulertzen ERTEra joateko «zortea» euki dabeneri (ta zortea diñot ze askok euren negozioen pertsianak zarratu edo langabezire joan dire zuzenien, batzuk langabezi laguntzarik barik…) eta Errenta aitorpenien SEPEko laguntza atxikipen barik joaten zalako, ogasunek emon deutsen/deuskun plastazoa emotie.
Herrixek, oiñ, gitxien behar ebana, hori zan. Gaurko ogia biharko gosea diño esaeriek. Ikusiko dogu zer pasetan dan, baña sistema honek aberatsak aberatsau eta pobriek pobriau eiten dabezenan sentsaziñoa dekot. Gauza «on» bat bakarrik ikusten deutsat. Honetatik bizirik urtetan direnak…inddertsuau urtengo direla! Animo ta gora kopak. Biba gu!