Ez dot zapatarik galdu
Zeinek esango eustan niri, munduen akabukerara jai herrikoi batera joan nintzen haretan, Herriko Tabernako barra atzean egoan morena begi-argi harek irribarre eiñ estanien, urte mordoa igaro eta gero, nire mundue dantzan jarriko ebanik.
Bolada aldrebesa igaro neban… denpora zan bikoterik ez neukola, ezta gura be. Nazkatuta negoan Kupidon maitasun geziak oker edo pozoinduta iristeaz nire bihotzera. Halan da be, baziren hilabete batzuk zoriontsu nintzela. Bizitza begiratzeko betaurrekoak aldatu nebazanetik, ni zoriontsu izatera jolasten neban, ingurukoek pentsauko edo esango ebenaz arduratu barik. Arazoen aurrean «me resbala todo» markako txubaskeroa jantzi, eta indarrez aurre egiteko motibetan nintzan. Ederra zan bizixe! Mundue jatie zan nire helburue.
Baña barriro joan nintzen mundu akabukerako herri haretara! Ta han egoan bera, lehenengo biderrez ikusi nebaneko irribarre bardiñegaz. Eta nire sabeleko txingurri, tximeleta eta sorgiñorratzen ejerzitoak itzartu ziren barriro. Hankak dardar eiñ eustien bera ikusterakoan. Baña oingotan ez neutson kupidori azaltzen itzi. Ni mozorrotu nintzen kupidoz. Oso jakitun nintzen, ze gezi hartu eta nori eiñ tiro. Siñesmen osoa neukon neska morena begi argi ha, berezixe zala. Sekule ez neban holakorik sentidu.
Gaur txotxolotute bizi naz. Ate ertzetik begiratzen deutsat komuneko ezpilu eurrien makilletan dan artien, pelikuletan moduen, astiro astiro, «melena al viento» mobitzen dalarik. Geur badakit nire irribarrien arrazoie bera dala. Badakit nire biziko egunek, bera zoriontsu egin gurean igaro gura dodazala. Prest nauela gaur arte egingo ez nebazan gauzak eiteko berak be apostu egiñ ezkero.
Penaz agurtu gara, neu bahintzet bai, hiru egun jarraixen bere goizeko umore pizgarri horregaz esnatu ostien, Mari Errauskin eta beren kalabazie bagintzezlez desagertu gara. Baña nik ez dot zapatarik galdu… Bixotz bat itzi dot han.