Kaixo irakurle. Kopla zaharrek diñoen antzera: «Hauxe da despedidea!».
Horrenbeste urtetan nire bozgorailu izen dan Hitzako zutabe hau idazten dodan azkenengo biderra. Aldaketak ei datoz eta udazkenien arbolak hostoz mudatzen diren moduen, Hitzako zutabe honeri be muda toketan jakola eta… beste molde eta iritzi edo irizpide batzuei aukera emon gurean, agur esatera behartute gagoz. Ondo iruditzen jat, niri emon eustien aukera hau, zalantza barik nik baño ekarpen egokixau eta zuzenauak eiñgo dabezan jentieri emotie. Penaz agurtzen naz, gozatu eiñ bait dot bost asteroko zita honegaz. Askotan, goitik behera, ni osatzen naben kipulazalak biluztu dodaz. Beste askotan inguruen ikusi dodazanan arazoak fokopean ipiñi eta argitara ataraten saiatu naz. Badakit ez nazela kazetari, ez dekodala askok eta askok dekozuen formaziñoa eta jakintza, baña hemendik eskertu gura deutsat Hitzako zutabe honen arduraduneri, aukera hau emon izana eta sekule, SEKULE! ezer ez zentsurau izana! Bixotzez, ESKERRIK ASKO!
Baña ez naz melodramatiko jarriko. Nahiz eta nire bozgorailu izan dana itzaltzen deustien, beti izen naz ate bat zarratzen danien leixo bat zabaltzen dala pentsetan dabenetakoa, edo bi! Edo hiru! Eta ez badau leixorik, tximinizulotik bidie egongo da! Gauza txarrari alde ona bilatzen ahalegintzen direnatakotzat dekot nire burue. Beti ez dot lortzen. Beti ez dot nire akatsatatik ikesten. Batzutan birriten eta hiruten jausten naz akats bardiñien (benetan akatsa zala zehastatzeko balitzlez)… baña bizixe laburre dogu, eta akatsak akats, eurrera segidu biher dala pentsetan dot.
Horregaitzik, bozgorailu hau itzaltzie ondo etorri ahal jatela pentsau gura dot. Ziklo bat zarratzen da, eta horren karrerillie baliatute, beste ziklo batzuri amaierie emoteko momentue izen ahal dala ikusten dot. Igual bizixe, mundu sozialetik desagertzeko aukera bat emoten jabilt. Deskantsu hartzeko. Haizez aldatu. Lekuz aldatu. Biziz aldatu. Zaletasunez aldatu…
Halan da be, ez neuke nire azken omenalditxuek eiteko aukera hau galdu gura. Ni banoa, baña urrixek nire bizixe markeu daben galera handi bi itzi deustaz. Bata, lagun miñ baten ihes goiztiarra. Anai txikixe balitzlez maite nebana eta ditxosozko karramarroak lapurtu euskuna! Beti gogoan euko zaitzut Eneko!
Eta bestie, nire eta gernikar asko ta askon gaztaroa markeu daben Lagun-Etxea tabernan agurre. Eta azken honeri keinu eiñez agurtu gura neuke nire Hitzako ibilbidie. Eurek eta batezbe Fernanek agurtu ebalez. Barra ondoko neberatara igota, zutunik, penie eta poza batzen direnien sortzen dan malko eta irribarre koktel horregaz arpeixen, tabernie izten ohitu gintuen Anje Duhalden Eperrak topera kantetan gendularik, maite dabezanez eta dogunoz inguratute!!!
Zainddu zaitzeze. Saiatu zoriontsuek izeten eta biba zuek eta gora kopak!