Danok jarri ezkero, posible da!
Eta Covid-en pisue beherantz doan eiñien, ohikotasunera bueltatuz goaz. Bueltau dire lagun arteko bazkari, pintxopote, herriko jai, etabarrak. Eta zoritzarrez, horrek buelteu diren modu bardiñien, konfinamenduek ekidin edo estali dabezan arazoak barriro agertzen hasi jakuz. Zertaz nabilen? Ba jai giroan emakumezkoek jasaten dabezan bortxaketa eta sexu erasoei buruz.
EZ, beti dala EZ! albo batera itzitxe, ezin dot ulertu gure bardin bateri eraso sexual edo ezeroso sentiarazte hutsera eroan ahal gaituen jarrera hori hartzie. Badakit, nire gizonezko sexu genero ikuspegitik, sekule ez dodala sentiduko, neska batek gabaz etxera bakarrik joatien sentidu ahal daben bildurre. Hurbildu ahal naz hori imagiñetara, baña seguru oso urrun geratzen nazela. Ez da horren gatxa, gure eurretik doan neskie, gure presentzixegaz ikeratu ein dala eta pausoa azkartu dabela ohartu bagara, bixon arteko distantzixe handitzen iztie edo azeraz aldatzie. Guretzat horrenbeste suposatzen ez daben detaile horrek, berari arnasa emongo badeutso. Baña horretara heldu biherra da ni izutzen edo urduritzen nabena.
Duela aste batzuk, lagun batzun alabie, trenez bueltau zan etxera. Datu moduen esango dot, adiñez gazte dala ondiño. Ba trenien, bere edade bueltako mutil batzuk, berari begire zikinkerixek eta tonuz kanpoko jarrera azaldu ei eben. Nik, nire iritzixe emon eta lagundu guran, urrungoan bagoiz aldatu eta gizon edo emakume edadeko baten ondoan aholkatu neutzon. Eta hor heldu zan bere amak emon eustan irakasgaixe. «-Bale Julen! Baña ez da tristie neskatoa, neskazkoa dalako, horretara heldu biherra? Ez da tristie, jarrera hori (arazoan eurrien, neskatoa bere lekutik jaiki eta edadeko baten ondora joatiena) natural bihurtzie? Ez da hori nire alabieri emon gura deutsadan heziketie. Ez deutsat bildurregaz hazten irakatsi gura!». Eta hori barru barrura sartu jatan. Neukpe, berak lez pentsetan dodan arren, eta bildur bariko heziketa baten aldeko izen arren, neu izutu eiten nau heziketa horrek, behin-behiñien, behintzet. Zoritxarrez, bizi garen gizarte honetan, bildur horrek bizixek salbetan dabezalako.
Horregaitzik, bildur bariko bizi-erlaziño horretara heldu gura badogu, danok jarri behar dogu geuretik. Holako egoerei eurre eiñ. Iñor arazoatan ikusi ezkero, laguntza eskeñi… Nik, danok gozatuko doguzan parranda eta jaixek gura dodaz, danok etxera sano eta ezelako susto barik bueltauko garen parranda eta jaixek. Danok, gure hondar aletxue ipiñi ezkero, akaso, lortuko dogu nonoz egoera hori bizitzie.