Bisita lagungarria
Bisita hau lagungarria izan da egunkarietan edota eguneroko bizitzan testu motak desberdintzeko; adibidez, kronika eta iritzi artikulu baten desberdintasunak argitu zizkiguten.
Pasa den astean, Hitza egunkariko hainbat kide etorri ziren Barrutialde institutura, haien egunkariari buruz hitz egitera.
Bisita hau lagungarria izan da egunkarietan edota eguneroko bizitzan testu motak desberdintzeko; adibidez, kronika eta iritzi artikulu baten desberdintasunak argitu zizkiguten. Gure dudak azaltzeaz gain, aktibitate batzuk egin genituen, non, nire gustukoena, taldean jarri eta testu motak sailkatzea izan zen.
Esan beharra dago, pixka bat labur geratu zirela aktibitateekin eta, nire aburuz, azalpenak laburragoak eta praktika edo aktibitate gehiago jarri beharko luketela.
Hau guztia esanda, esango nuke interesgarria izango zela datorren urtean berriz ere etortzea eta gure zalantzak argitzea.