Amaren esanetaz akordetan
Sarritan, denpora joan artean ez gara konturatzen zein kuriosoa dan bizitza eta zein kapritxosoa dan destinoa. Asko maite gendun alkar baña nik ez neban nire egunerokoan ikusten. Ez neban nire burue beragaz bizitza konpartitzen ikusten. Eta gogoan dot, zelan diskutiduten neban amagaz. Berak aurreikusten eban eta halan esan, alkarregaz bizitzen amaituko gendula eta nik behin eta barriro ezetz, bera ez zala nire etxean sartuko. Beren formal itxurien azpixen, bitxo bat zala!
Laster bederatzi urte beteko dira ama joan zala, eta gaur amaren esanetaz akordetan naz. Ze arrazoi eukon! Joan da gero be, plast, kokotekoak emoten jarraitzen deu, bere eskarmentuan bizitzari buruz nik baño gehiago ekiela erakutsi guran bahebil legez!
Kokotekoak emoten jarraitzen dabela diñot, ze, ez zan denpora asko pasa ama joan zanetik, etxeko ateak zabaldu neutsozenerarte. Egunez egun, lehen be bageunkon alkarrenganako maitasun hori, handiagotuz joan dala harro esan nei. Bai! Bikote danen moduen, geukepe diskutidu eiten dogu eta hasarratu eiten gara alkarregaz, nahiz eta hasarre horrek, ez daben askorik irauten. Kuadrilla bazkari edo urteera bat dekodanien ez bada, ez dau egun bat alkarregaz gosaldu, bazkaldu edo afaldu ez dogunik. Goizero, batera jaikitzen gara, eta beren eurretik joaten naz eskatzera. Beren gosarixe prestatzen dot lehenengo eta gero nirie, eta bardin bazkari eta aparixegaz. Eta berak amaitzen dabenien, nik amaitu bitarte, nire ondoan jarri eta laztanak eiten deustaz, eskertu guran legez horren gozo tratetie.
Gustetan jat, sofako chaiselongue-an jesarten nazenien, zelan etzunduten dan nire ondoan trabes eta nik pelikula, edo partiduren bat ikusten dodan artien, zelan apoietan daben beren burue nire hankatan, beren burue laztandu dagidan. Asko gustetan jako hori!
Eta zer esan siesta edo lotaldieri buruz? Hori be nok esango eustan… Naiz eta batzuten bera izeten dan ogera joateko eskatzen deustana, normalien ni izeten naz lehenengo ogeratzen dana. Bera lasai-lasai etorten da gero, eta atsegin dot, zelan etzunduten dan nire ondoan (kuriosoa da ez dala ogera sartzen, nordikoan ganien etzundutie atsegin deu), zelan behartzen deustan besoa zabaltzen bera besarkatzeko eta zelan ipintzen daben beren burue nire papar eta sorbalda artien apoieta, dana ondo dauenan seiñale dan nire laztan baten zain gozo-gozo begiratzen naben artien. Orduen, nire laztanagaz batera, beren motorra martxan jartzen deu. Rong-rong-rong…