Ailarte gero endredozuagaz!
Endredozu ni txo!» «Bai zeu, ze bestelan ez zeunstan esango esan deustazuna besterik barik, ahoak emon ahala!». «Behatu, ez naizun ipini berbetan, ze hasten banaz ez naz geldituko eta entzun nahi ez dozuzanak entzun beharko dozuz». «Ahí va la hostia, holakorik! Arratsalde on!, esan beharrean hurreratu zara bake-bakean nengoala, eta beste barik ez dakit noiz lehorreratzeagaz batera, ez dakit nori ez dakit zenbat kilo legatz ostu neutsazela! Nik zu ezagutu be ez bazaitut egiten! Norbera kafea lasai-lasai hartzera etorri eta arrimaten zara faltatera!».
Endredozun berbak! Batzuk dira berez goizean goiz esnatzeagaz batera halako umore alaia dabenak; beste batzuk, ostera, isil eta kezkati ez dakit noiz eta ez dakit zelan errespetua faltatu eutsiela buruan dabenak. Honeek sufriduten dabe bakerik ezin topatuta, gertatutakoa noiz zuzendu baino besterik ez dabela. Kontuz azkeneko honeekin, ze gutxien espero dozuenean agertuko jatzue aspaldiko kontu mingarriagaz, endredozun berbakin: «Baina lagun, bakea behar dogu eta! On hau?» «Zeregaz zatoz niregana txo?» «Zeregaz natorren? Ondo dakizu zuk!». «Nik?». «Bai zeuk! Zeure kulpaz izan zan eta!».
Ondarrutarrak endredozun famea dogula entzun izan dot, horreek berbak ondo ezagutzen ez gaituenaren berbak dira, ze inoiz ez dot aparteko endredorik bizi izan herrikoen artean. Zentzunagaz aurrera begiratzen dauan herria da nirea, zer hobetu daukana gainontzeko herriak legetxe, baina berez daukan onena emoteko beti itsasoari karenka begiratu deutsona.
«Behatu daizun, ez dala endredozu?» «Ez, endredozu ez, zoro gaiztoa baino!» «Dioos! Horreek lagun berba sakonak dira!» Zoro gaiztoekin kontuz! Horreekin ez da olgetarik!: «Txo, baina nahi daben guztia egiten laga behar deutsagu ala?» «Ez dozu ikusten bere onetik aterata dagoala?» «Zeuek pagatuko dozuez danak plantarik badabilzue!» «Zu lagun, bakean gagoz gu!» «Gero eh!» «Goazen!, irabazarik barik geu izango gara jana pagatuko dogunak eta!» «Entzun dozue, ala ostera be errepetiduko dot?».
«Dioos, emon deustan sarrastadea!» «Onena endredo bile dabilenari jaramonik ez egitea!» Endredoan ibiltzeak horixe dakar, bakarrik ibiltzea! Baina batzuk berezkoa dabe endredoan edo ezin entendiduan ibiltzea, azken batean bakarrik geratzeko, genetikoa da. Eta ziur ez dirala bihotz txarrekoak, jenio bizikoak baino. Gero esandakoagaz damutzen diranak, baina ez dakitenak zelan arreglatu, ze euren izatea halakoxea da: «Zu! Endredozu umetatik dala, badakigula zein dan, bera eta bere familiakoak be bai». «Bueno… bueno… nora arte doa hau ba?» «Ailarte gero endredozuagaz!»