Zuhaitz landaketa (Muxika)
Muxika. BaSOS Elkarteak eta Urretxindorra eskolakoek deitutako landaketa, martxoaren 16an (domeka). 09:00tan Ariatzako aparkalekuan elkartuko dira.
Izen ematea: basos@basos.eus
Zenbait aholku eman dituzte: batetik, ura, botak edo katiuskak eroatea gomendatu dute, eta euria eginez gero, euritarako arropak eta aldatzeko arropak; bestetik, lursaila aldapatsua da eta basaztuta egoten denez, esan dute “bereziki nekeza” izan litekeela bertan lan egitea 6 urtetik beherakoentzat.
Elkarteak Ariatzan erosi duen lursaileko laugarren landaketa jardunaldia izango da: “Oraingoan, Muxikako Urretxindorra herri ikastetxeko ikasle, familia eta langileekin batera landatuko dugu BaSOSkideok. Erosi dugun lursaila Muxikan egonik, berezia da guretzako datorren domekan Muxikako Urretxindorrako lagunekin egingo dugun landaketa”.
“Erakutsitako inplikazioarengatik”, Muxikako eskola, udala eta herriari eskerrak eman dizkiete.