'Zoru pelbikoa' hitzaldia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Martxoaren 1ean [barikua], 18:30etan, zoru pelbikoaren inguruko hitzaldi bat antolatu du Berbalagunek. Iera Gomez zoru pelbikoan aditua den fisioterapeutak emango du hitzaldia. Kultur etxeko lehenengo pisuan ospatuko da eta sarrera librea izango da.
Honako gaiak jorratuko ditu, besteak beste, Gomezek:
- Zer da eta zein funtzio ditu zoru pelbikoak?
- COREarekin duen erlazioa.
- Zoru pelbikoa eta haurdunaldia.
- Zoru pelbikoarekin lotuta dauden arazoak, emakume zein gizonetan.
- Nola konpondu arazo horiek? Aukerak eta fisioterapiaren garrantzia.