Zikloa ezagutzen hilerokotik haratago tailerra (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak antolatuta, LH4, LH5 eta LH6 mailako neskeei eta haien emakumezko erreferenteei zuzendutako Zikloa ezagutzen hilerokotik haratago tailerra eskainiko dute azaroaren 21ean [barikua], 17:30etatik 19:30era, Gizarte eta Kultura Etxean. Tailerrean emakumeen ziklotasuna nolakoa den eta bere funtzionamendua zein den landuko dute, espazio seguru baten, Ana Valles Renteria eta Esti Bilbao Bilbao hezitzaileekin.
Aurretik izena eman beharko da: berdintasuna@bermeo.eus / 688 63 84 49