Uribarri-Ganboara irteera (Errigoiti)
Errigoiti. Uribarri-Ganboara irteera antolatu du Ekimen Taldeak maiatzaren 23rako (zapatua). 08:30ean irtengo dira Uriako autobus geltokitik (autobusa udalak ordainduko du). Larrea jatetxean bazkalduko dute, 40 euro inguruko menua, eta bazkarirako izena eman behar da Uria Tabernan. Maiatzaren 10a da izena emateko azkenengo eguna. Izena ematean, 15 euro ordaindu behar dira.