'Uraren bidexkak. Baldatika errekako ur-jauzia' ibilbidea (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Uraren bidexkak. Baldatika errekako ur-jauzia ibilbidea, doan, martxoaren 26an (zapatua), 10:30etik 13:30era, Ekoetxea Urdaibain.
Ibilbide gidatu zirkular honetan, Urdaibaiko naturaren harribitxi batera hurbilduko dira, Baldatikaerrekako ur jauzira, alegia. Landazabala eta basoak zeharkatuko dituzte, ibar baso magikoaren xarmaz gozatuz. Gernikatik bueltan eramango dituen errege galtzada zeharkatuz amaituko dute ibilaldia.
Izen ematea: 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.