Untxi eta Sagardo azoka (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Ekainetik abendura bitartean Azoka Bereziak antolatzen ditu Gernika-Lumoko Udalak, «tokiko ekoizpenari balioa» emateko helburuagaz, hilabeteko lehenengo zapatuetan. Zapatu honetan, 09:00etatik 14:00etara, untxia eta bizkaitar sagardoa izango dira protagonistak, eta bestelako ekoizleak eta artisauak ere egongo dira, baita umeentzako jolasak, gaztelu puzgarria eta tailerrak ere.