Umeentzako tailerrak (Muxika)
Muxika. Umeentzako tailerrak egingo dituzte abenduaren 22an, 23an, 29an eta 30an, Zubieta Errotan, AEIOU Busturialdearen eskutik, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Eskulan tailerrak, ludoteka, mahai-jokoak, txiki txokoa, puzgarri txikia… denetarik egongo da, eta tailerrak begiraleekin izango dira.