Umeentzako tailerra, Santimamiñen: 'Lurraren egutegia' (Kortezubi)
Kortezubi. Lurraren egutegia umeentzako tailerra, otsailaren 26an (domeka), 12:00etan, Santimamiñen. 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta.
Neolitoan ikasi genuen lurra lantzen eta geure janaria sortzen. Ez da lan erraza, lurrak bere denborak dituelako. Tailer honen bidez, urrats horiek ezagutarazi nahi dituzte, eta hazitegi bat prestatzen hasiko dira.
Aldez aurretik erreserba egin behar da; informazio gehiago eta izena emateko: 94-465 16 57/ santimamine@bizkaia.eus