Umeentzako tailerra: 'Itsas hondoko diorama', Santimamiñen (Kortezubi)
Kortezubi. Umeentzako tailerra: Itsas hondoko diorama, doan, martxoaren 26an (domeka) 12:00etan, Santimamiñen.
Izen ematea: 94-465 16 57/ santimamine@bizkaia.eus.
Martxoko tailer horretan, itsas baliabideak eta Santimamiñen bizi ziren Paleolitoko arbasoek itsas baliabide horiek nola erabili zituzten ezagutuko dute itsas hondoaren diorama bat eginez. Jarduera hau 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.