Umeentzako antzerkia: 'Elara, bidai bat izarretara' (Bermeo)
Bermeo. Umeentzako antzerkia: Elara, bidai bat izarretara. Otsailaren 14an (barikua), 18:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Sarrera: 5 euro. Salgai otsailaren 3tik aurrera, Gizarte eta Kultura Etxean eta bermeo.eus webgunean.
Sinopsia: Elarak goizegi ezagutuko du galera berbaren esanahia. Bere gertuko bat izarren hauts bihurtuko da. Horregaitik, Elarak erabaki du haren bila joatea, galaxiarik galaxia eta planetarik planeta. Bidaia espazial bezain espeziala egingo du bizitzaren zentzua ulertu gurean, horretarako doluaren faseak (eta desfaseak) zeharkatu behar baditu ere.
Aktoreak: Garoa Bugallo, Maitane Serrano, Aritza Rodriguez.