Gernika-Lumo. Gernika-Lumoko Sarek antolatuta, Txori Urdinak liburuaren aurkezpena, azaroaren 9an (eguaztena), 19:00etan, Astran (hitzaldi gunean, 1. solairuan).
Zigor Olabarria Oleaga egilea izango da aurkezpenean. Santi Cobos presoaren bizitzan oinarritua dago argitalpena, eta baita berari egindako elkarrizketak, eta gertaera ezberdinen ikerketa lanean: Erreformatorioa, adin txikikoentzako espetxea, espetxe “arrunta”. Santi Cobosek 25 urte eman ditu preso, horietariko asko isolamenduan eta bakartuta, FIES artxiboan sailkatuta. “Ordainetan pilatu zituen 70 urte baino gehiagoko kondena, torturak, jipoiak, herra. Espainiako Estatuko FIES galerietatik bizirik irten ziren gutxienetako bat dugu Santi, eta kontalari aparta. Bere lekukotasuna espetxe sistemaren salaketa ariketa bat da, gordina oso, baina umoretik eta bizitzaren aldeko kantatik ere baduena”, esan dute sarekideek.
Solasaldi eran antolatuko dute aurkezpena: “Zigorrek Santirekin izandako pasarte eta euskarri ezberdinak plazaratuko ditu, eta espetxearen errealitatea ezagutu duen bertako laguna ere izango du solaskide”.