TXITXIBURDUNTZI ERRIGOITIN
Txitxiburduntzi edo basatoste, antzinako ohiturari eutsiko diote errigoitiarrek. Domeka goizean, ibilalditxoa eginez ospatuko dute basatoste. Elizaldetik abiatuta, ibilbide luzea egiteko 09:15ean batuko dira, eta 10:30ean laburra egin gura dutenak. Bizkaiganera joango dira, eta han egingo dute txitxiburduntzia.