Tostada lehiaketa (Sukarrieta)
Sukarrieta. Sanikole Elkarteak bultzatuta, tostada lehiaketa egingo dute Sukarrietan kandelerio egunean, otsailaren 2an [barikua], 13:30ean. Lehiaketa Sanikole Elkartearen lokalean izango da, eta izen ematea eta tostaden aurkezpena batera egingo dira.
Arauak:
- Tostadak etxetik eginda eraman beharko dira.
- Kremakoak izan beharko dute.
- Platereratuta aurkeztuko dira; gutxienez 4 tostada.
- Parte hartzaileek nahi dituzten osagaiak erabili ahal izango dituzte