Tano! taldea, Iparragirre Rock Elkartean (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Tano! taldea, ekainaren 29an (domeka), 18:30ean, Iparragirre Rock Elkartean. Sarrera: borondatea. “Intanostellar diskoaren bira luzearekin jarraitzen du Gironako power bikote honek, denak aho zabalik utziko dituen zuzeneko bortitz eta dibertigarri bat eskainiz. Tano! ez da estilo batean kokatu daitekeen talde horietako bat, baina punka oinarri moduan dutela esan dezakegu, estruktura matematikoak, screamoa eta post hardcore melodiekin uztartuz. Guzti hau, fisika kuantikotik hasi eta erdi aroko munduraino iristen diren letra bereziez lagunduta. Gauza bat argi dago: TANO!k harrituko zaitu!”, azaldu dute elkarteko kideek.