'Super ni' ipuin kontakizuna (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Elssie Xalbadorrek 6 urtetik gorako umeei zuzendutako Super ni izeneko ikuskizuna eskainiko du azaroaren 21ean (barikua), 17:30ean, udal liburutegian.
Elsa XXI. mendeko neskatoa da, eta nazkatuta dago ipuinak kontatzearekin. Ipuin horietan printzesak zain daude, printze ausart batek euren bizitza konpontzeko esperoan, eta printzeek nahi dituzten gauzak bakarrik kontatzen dira. Eta, Elsari printzesa izena duela esaten diote, baina zergatik printzesa izan superheroia izan ahal bazara? Hala, ezarritako presio sozialak eta perfekzio estereotipoekin apurtzeko saioa da honakoa.