Sollube 707 taldearen irteera (Bermeo)

Bermeo. Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldeak GR-225 Ezkabako Ihesa ibilbidearen 3. etapa (Erro-Urepel) egiteko irteera antolatu du, martxoaren 23an [domeka]. Hitzordua 07:00etan jarri dute, Zubiaur tar Kepa 30, Bizkaibus Geltokian.
Zehaztu dutenez, bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 35 euro.Hala ere, 18 urtetik beherakoentzat irteera doakoa izango da, aurretik izena ematea beharrezkoa bada ere.
Izena emateko: 676 62 01 95 telefono zenbakira deitu.