Segundo Olatea Musika Eskolako ikasle eta irakasleen kontzertua (Busturia)
Busturia. Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasle eta irakasleek kontzertua eskainiko dute martxoaren 19an, 19:00etan, Altamirako Kultur Etxean. Kontzertua SOMEk martxan jarri duen Herriz Herri kontzertu zikloaren programazioaren baitan antolatutakoa da.
Musika eta magia uztartuko dituzte kontzertu berezi horietan, eskolako bi orkestrek, ganbara taldeak eta Julen Magoak parte hartuz.
Hurbiltzen diren guztiek garai eta estilo ezberdinetako musikaz beteriko errepertorioa entzuteko eta horretaz gozatzeko aukera izango dute: Bach, Beatles, Ken Zazpi, Billie Eilish… “Adin guztietako herritarrentzat aproposak” diren kontzertuak prestatu dituztela azpimarratu dute antolatzaileek.