Santimamiñe: 'Nomadak' rol jokoa
Rol-joko baten bitartez, Santimamiñeko inguruan bizi izan ziren talde nomaden bizimodua ezagutzeko aukera izango dute umeek. Tailerra 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Martxoaren 31n egingo dute tailerra eta bi txanda egongo dira: 11:30ean eta 13:00etan.
Informazio gehiago: Tl. 944651657 e-mail: santimamine@bizkaia.eus Web: www.bizkaikoa.bizkaia.eus