Santimamiñe: Arkeologi-indusketak 100 urte (Kortezubi)
Santimamiñeko arkeologi-indusketen mendeurrena ospatzeko ekintzak egingo dituzte uztailaren 20an, 27an eta 28an.
Oharra: Hilaren 27ko eta 28ko ekintzetan leku mugatuak daude, eta beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 94-465 16 57 telefono zenbakira deitu edo santimamine@bizkaia.eus helbidera idatzi behar da.
Uztailak 27 (zapatua):
- Juan Carlos Lopez Quintana arkeologoak, Santimamiñe eta Arkeologi Museoa bateratzen dituen bisita eskainiko du. 09:00etan irtengo dira Bilboko San Nikolas enparantzatik. Bisitariak autobusez hurbilduko dira Santimamiñeko gune arkeologikoa ezagutzera. Ondoren, berriz Bilbora bueltatu eta Arkeologi Museoan Santimamiñen berreskuratutako material esanguratsuak ikusiko dituzte ( 9 euro).
Uztailak 28 (domeka):
- II Arte tailerra, 7 eta 12 urte bitarteko umeentzat (doan). Aurrehistoriatik hasita eta egungo Land Art teknika artistikora arte, korronte artistiko ezberdinak ezagutu eta landuko dituzte. Bi txanda egingo dituzte: 11:30 eta 13:00.