Santa Ageda (Arratzu)
Arratzu. Agate Deuna bezperako ohituragaz jarraituz, abestera aterako dira arratzuarrak otsailaren 3an (zapatua). 10:00etan Elizalden elkartuko dira kantu kantari hasteko, eta 15:00etan, Loiolan batuko dira.
Azken urteetan modura, batzen den dirua Minbiziaren aurkako elkarterako, Euskadiko P-K-U. elkarterako eta Eritasun Neuromuskularraren elkarterako izango da.
Bertsoak:
Bedeinkatua izan dedila
etxe honetako jendea
pobre ta umil
dabilenentzat badure
borondatea
Santa Martiri maitea dago
errukiz betea berak
alkantzatu dagiela
osasuna ta bakea
Libertadea eskatzen diot
etxeko printzipalari santa
agedaren alabantzak
kantatutzera noa ni
Grazia diozkat ipini santa
bedeinkatu honi honen
fedean bizi gaitezan
osasunez eta ongi
Agur orain esaten diet
santa honekin batean urte
ontxo bat pasa dezazuen
osasunez ta bakean
Pobre umilen artean beti
erruki gaitean karidadeak
lagunduko du zeruetako
atean, IIIEEEEEUUPPP!