Rock N'Band kontzertua (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Indartsu ailegatuko da Rock N Banden 15. aldia aurten. San Juan Ibarrako jaiak oinarri hartuta, Segundo Olaeta Musika Eskolako 50 musikarik, Rock konbo batek eta SOMEko zenbait abeslarik bat egingo dute Ross dantza eskolako, Elai Alai Dantzari Taldeako eta Swingtxakuko taldeko dantzariekin, emanaldi berezi bat eskaintzeko.
Izan ere, bertaratzen direnek talde ezagunen kantuekin gozatu ahalko dute, hala nola La Raiz taldeko Entre poetas y presos kantuarekin edota Antonio Floresen No pudiera kantuarekin. Bestalde, rock puntua Nirvanaren, Gun´s and Rosesen, Iron Maidenen edota Ozzy Osbourneren kantuek jarriko diote emanaldiari. Gainera, K-Pop musika ere ez dela faltako aurreratu dute, ez eta Euphoria Eurovisioneko kantu ezaguna ere. Horiez gain, ez dira faltako ABBA talde suediarraren arrakasta handiko kantuak.
Euskal Herriko taldeen doinuak ere entzungo dira ikuskizunean: Kalaka taldearen, La Polla Recordsen edota Ken Zazpiren kantuak entzungo dira San Juan Ibarran.