'Portamundos' kale antzerkia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Ipar eszena Bidea proiektuaren baitan, LeVeLiBuLar konpainiak Portamundos kale antzerkia eskainiko du irailaren 17an (domeka) Gernika-Lumoko Foruen plazan.
“Publikoak barre egiteaz gozatu dezan eta inguruan dituen besteak barre egiten ikus ditzan dena ematen duen artistak ia hutsik dagoen eszenatokia du konplize. Sigimundo artista akrobata da, clown da, poesia da. Bere publikoarekin batera zerua eskuekin ukitzeko elementua sortzen du, nahiz eta ez duen jarraibiderik hori egiteko”, azaldu dute antzerkiko ordezkariek.