Pablo Gonzalezen aldeko elkartasun ekitaldia (Nabarniz)
Nabarniz. Pablo Gonzalez kazetariaren aldeko elkartasun eguna antolatu dute Nabarnizko eta Elantxobeko udalek, apirilaren 28an Nabarnizen. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta egunean zehar, Pabloren aldeko erropez gain, jatekoa eta edatekoa egongo dira salgai. Gainera, photocall gunea eta umeentzat puzgarriak ere egongo dira.
Egitaraua
10:00. Elkartasun martxa, Nabarnizko Plazatik Arrolara arte. Arrolako kastroan argazki erraldoia aterako da.
13:00. Arkatiz Estiballes bertsolaria. Ondoren, Ramon Zallok eta Oihana Goirienak hitz egin zuen. Gainera, Asier Zugadik eta Garazi Urzaak akustikoan abestuko dute. Ondoren, Barrutiko eskolarteko lagunek mosaikoa egingo dute.
15:00etatik aurrera. Patatak errioxar erara jateko aukera.
15:00. Kontzertu akustikoa: Audience, The Uskis, Txapelpunk eta Naz taldeak.