'Ondarea Splash' gazteentzako tailerra, Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Ondarea Splash gazteentzako tailerra, 10 eta 14 urte bitartekoentzat, otsailaren 25ean (zapatua), 16:30etik aurrera, Euskal Herria Museoan, doan.
Nola tintatu daitezke oihalak? Eta, nola tintatzen zituzten antzina? Galdera horiei erantzungo diete Euskal Herria Museoak gazteei eskainitako tailer honetan, eta parte hartzaileek kamisetak tindatuko dituzte.
Aurretik izena ematea ezinbestekoa da: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus / 94-625 54 51.