Ogoñora irteera (Elantxobe)
Elantxobe. Atxurkulu Mendi Klubak Ogoñora irteera antolatu du zapatuan (abenduak 20), bertan Belena montatzeko asmoz. 11:00tan jarri dute hitzordua, Bidebarri puntan. Izena ematea beharrezkoa dela esan dute antolatzaileek, eta horretarako azken eguna eguena (abenduak 18) izango dela jakinarazi dute.