Gernika-Lumo. Juan Esteban Montoya Rivera zuzendariaren Nola ikasi euskara dokumentala proiektatu eta zuzendariagaz solasaldian elkartzeko hitzordua, irailaren 20an (eguaztena), 18:30ean, Astran.
Juan Esteban Montoya Rivera Lekeition bizi den txiletarra da. Pandemiak Bizkaiko herrian harrapatu zuen, eta bertan hasi zen “Nola ikasi Euskara” dokumentala sortzen. Dokumentalean, hiru urteko ikus-entzunezko erregistroa ikus daiteke, non txiletar migratzaile gisa euskal hizkuntzara hurbiltzen den, memoriari, denborari eta lurraldeari buruz hausnartzen duen bitartean.
Aurretiaz izena eman behar da,
labur.eus-en. Sarrera librea da.