'Ni, laiko' liburuaren aurkezpena (Bermeo)
Bermeo. Markos Zapiain Agirre idazle eta Bermeoko bizilagunak Ni, laiko liburua aurkeztuko du, abenduaren 11an [eguena], 19:00etan, Kabidxen.
Sinopsia: Pascali bezala, Markos Zapiaini ere aski gorrotagarria zaio Ni-a. Eta, hala ere, Hannah Arendten diskrezioaren imitazioa traizionatuz, autobiografiatik asko edaten duen liburu bat idatzi du: Ni, laiko. Bertan, erlijioarekin harremana duten pasarte biografikoen ondoan, laikotasunaren aldeko aldarria egiten duten orrialdeak bildu ditu, jendarteari dagozkionak erlijiotik askaturiko giza autonomiak erabaki beharko lituzkeela jakitun.