Musergoren kontzertua Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Maite Arroitajauregi konpositoreak kontzertu oso berezia eskainiko du eta berariaz “Markos Gimenoren karteletrak” erakusketan ikusgai dauden karteletan eta palindromoetan inspiratuta konposatu dituen piezak eskainiko ditu apirilaren 19an (barikua), 19:00etan, Euskal Herria Museoan. Biolontxeloak eta Mursegoren ahotsak bat egingo dute erakusketaren muinarekin.