Museoen Nazioarteko Eguna, Bakearen Museoan: 'Gernika memoria-leku' pista-jokoa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Museoen Nazioarteko Egunagaz bat eginez, Museoak mundu zatitua batzen lelopean aurkeztu ditu ekintzak Gernikako Bakearen Museoak eta Gernika memoria-leku pista-jokoa eskaini du, “herria memoria historikoaren gune gisa zeharkatzeko”.
Maiatzaren 17an, 10:30etik 11:45era eta 12:30etik 13:45era egin ahalko da Gernikako bonbardaketa eta memoria historikoaren garrantziari buruzko joko hori, eta maiatzaren 18an, berriz, 10:30etik 11:45era: “Esperientzia horren bidez, belaunaldi oso bat markatu zuen gertaera ezagutuko dute parte hartzen dutenek, eta memoria historikoak egungo errealitatea interpretatzen eta gure gizartean oraindik ere dauden erronkak aitortzen nola laguntzen digun ulertuko dute”.
Parte hartzeko, aurretiaz izena ematea beharrezkoa da, hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus helbide elektronikora idatzita.
Museoak doan irekiko ditu ateak maiatzaren 18an 10:00etatik 14:30era bitartean.