MST mugimenduaren aldeko topaketa
Brasilgo MST Sin Tierra mugimenduaren aldeko elkartasun topaketa egingo dute martxoaren 22an, Gernika-Lumon. Astran izango da topaketa, 16:00etatik 19:00etara. Ostean, 19:00etatik 21:00etara, hitzaldia izango da. MST-ko kide Jainaina Stronzakek Bolsonaroren gobernuaren aurrean MSTren eta nekazarien erresistentziari buruz ariko da. Bestalde, MSTrekin elkartasuna izango dute mintzagai Mundukide Fundazioko Unax Zabalak eta Gernikatik Mundurako Jokin Alberdik.