'Menopausiatik plenopausiara' tailerra (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak antolatuta, Menopausiatik plenopausiara tailerra egongo da apirilaren 26an [barikua] Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan. Tailerraren helburua emakumeek plenopausia garaia ezagutu eta ulertu, fisiologia sexuala ulertu eta gorputz aldaketen aurrean begirada malgua sortu eta norbanakoaren sexualidadearen gaineko errespetuzko jarrerak eskuratzea da.
Menopausiatik plenopausiara tailerra 40 eta 55 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta gehienez 15 emakumek parte hartu ahal izango dute. Horregatik, izen ematea derrigorrezkoa izango da, berdintasuna@bermeo.eus edo 688 63 84 49 zenbakira idatziz.
Tailerraren hirugarren saioa maiatzaren 10ean izango da.
Gorputza da bidea elkarteak izango da tailerrak eskaintzearen arduraduna.