Mendi irteera (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Gautegiz Arteagako Gazte Asanbladak antolatuta, 18 kilometroko mendi irteera egingo dute azaroaren 2an (domeka) arteagarrek. Horretarako 09:00etan aterako dira herriko plazatik. Lau orduko iraupena duen irteera prestatu dute, eta, bueltan poteoan bilduko dira.